LAGUNDU

Egin Plentziako historiak bere bidea jarrai dezala

DOHAINTZAK ETA LAGAPENAK

Erakustea merezi duen objektu bat duzula uste duzu? Ezezaguna izaten jarraitu ezin duen istorio bat? Gorde beharreko dokumentazioa? Butroeko Plasentia Museoak eskerrak eman dizkie erakusketako piezen emaile eta gordailugile guztiei, museoaren bildumaren % 90 inguru horrela lortu baita.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta dohaintza edo lagapen bat egiteko aukera baloratuko dugu. Era berean, edozein kopururen ekarpen ekonomikoa egin dezakezu, jar gaitzazu harremanetan informazio gehiagorako.

Eskerrik asko!

 

LEGATUA
PIEZAK
DIRUA
ONDAREA

Hasi zure eskaera hemen:

Zure eskaerari ahalik eta lasterren erantzungo zaio.

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Política de Privacidad

Egizu Bazkide

"Hemen bizi gara eta hona gatoz gogoratzera"

Museo hau guztiona da. Lagundu iezaguzu Plentziako historia bizirik mantentzen, urtero ekarpen txiki bat eginez. Ekarpen horren bidez jasoko duzu:

Museoko liburutegiko liburuen mailegua

Museoko erakusketei, hitzaldiei eta jarduerei buruzko memoriak, katalogoak eta berriak jasotzea

Kuotaren kenkaria PFEZaren aitorpenean ( % 20)

Museoko bazkide egiteko, deskargatu izen-emate orria, bete eta bidali hona: Butroeko Plasentia Museoa. Goienkale 27, 48620 Plentzia/Apdo. Correos 85, edo posta elektronikoz contacto@museoplentzia.org.

Plentziako historia berpiztu

Jakin nahi duzu zein den gure Museoaren jatorria? Plentziaren eta bere eskualdearen atzean dagoen historia bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, egin klik botoian.

Scroll to Top