ELANTXOBE-LURRUN ONTZIAREN HONDORATZE MISTERIOTSUA

Erakusketa berria museoan, abenduaren 1etik 2025eko otsailaren 28ra.

Garai izugarri eta tragiko batean gertatu zen ELANTXOBE lurrunaren hondoratzea, 1936ko Espainiako gerra zibilean, hain zuzen ere. Gaur egun, oraindik ere, arrazoiak misterioa dira. Erakusketa honen bidez, gertakaria, kausa posibleak eta alargunen borroka ezagutarazi nahi ditugu, eta gure oraintsuko historiaren hondoratze ezezagun baina garrantzitsu bati ahotsa eman.
Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen ikerketari esker eta, bereziki, Idoia Ibañezek erakusketaren komisario gisa egindako lanari esker, gaur egun Museoaren solairu oso bat irudika dezakegu objektu hauen bidez, bisitariei Elanchove baporearen historia ezagutzeko, gogoeta egiteko eta ondorioak ateratzeko aukera emanez.

Scroll to Top