“Sierra Aránzazu”-ren aurkako erasoaren urteurrena

1964ko irailaren 13an, “Sierra ARÁNZAZU” merkataritza-ontziak (Bilboko matrikularekin) eraso terrorista jasan zuen Kubatik gertu nabigatzen ari zela. Erasoa CIAk babestutako talde antikastristek hartu zuten bere gain. Hainbat txalupetatik metrailatu zituzten zubia eta eskifaiaren ganbarak. Tripulazioko 20 kideetatik 3 bala-zaurien ondorioz hil ziren: Pedro Ibargurengoitia kapitaina (Plentzia), Francisco J. Cabello bigarren ofiziala eta Jose Vaquero hirugarren makinista.