Ontzigintza ikasi nahi duzu?

2017an jarri genuen abian Albaolan Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola Tradizionala, zurezko ontzigintzaren transmisioa eta formakuntza bermatzen duen eskola berria eta berritzailea. Guztira, 3 urteko zikloa da eta ondare balioa duten ontziekin lan eginez, esperientzian oinarritutako kalitatezko formakuntza integrala eskaintzen du Aprendiztegik. Bertako ikasleekin batera mundu osoko ikasleak ari dira jada eskolan: Espainia, Frantzia, Italia, Belgika, Grezia, Amerika…

Albaolako ontzigintza eskolaren 3. promozioa 2019ko irailean hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago OTSAILAREN 1a arte. 6 TOKI besterik ez daude, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian kokatuta dago, dohainik da eta 3 urteko formakuntza integrala da.

Informazio gehiago: http://www.albaola.com/eu/site/ontzigintza-eskola