Martxoa: Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea: “Altxorren itxasoa”

Martxoan ospatu dugu “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”. Hilabete guztian sareari atxikitutako zentruek 100 ekintzetik gora, abantailak eta beherapenak era guztietako publikoentzako eskeini dituzte: familientzako tallerrak, umeentzako jokoak, bisita gidatuak, doako sarrerak, etabar. Ekintzak eta edukiak anitzak izan dira, Sareko 43 museoen eta zentroen gaiak bezala, baina, gehienetan, batera edukiko dituzte proposamenen bitxitasuna eta esklusibotasuna, urteko gainontzeko hilabeteetan izango ez diren planak hain zuzen ere. Eta aurten, nobedade moduan, argazki lehiaketa bat Instagram sare sozialean aurkeztu dute.  Ekintza hilabete honen bidez, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak turismo-eskaintza bateratua egiten jarraitu nahi du eta aldi berean, kostaldeko kultura-eskaintza bultzatu eta zabaldu nahi du, bereziki itsas-ondarea. Sareko zentru guztien proposamenak biltzen dituen egitaraua honako webgunean dago: www.losmuseosdelacostavasca.eus Euskal Kostaldeko Museoen Sarea 2012an sortutako egitasmoa da Euskal Kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) kultur-ekipamendu ezberdinen arteko lankidetzarako eskenatoki moduan eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskal Kostaldeko Turismoaren Plan Zuzendariaren barruan kokatzen da, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin. Gaur egun, Sarea 43 museok eta foru, udal eta pribatuak diren baliabideek osotzen dute. Sareak, gainera, Euskadiko kostaldearen kultur eta natura ondarearen eskaintzarik onenaz gozatzeko aukera ematen duen gida bat du. Baita, abantaila, opari eta ekintza bereziak ere. Gida hori doakoa da eta Sareko edozein zentrutan lortu eta aktibatu daiteke.

#euskalkostamuseoak  #euskalkosta  #VisitEuskadi #euskalkostamuseoaklehiaketa