Maiatzaren 18: Museoen Nazioarteko Eguna

 

 

GURE MUSEOA ETA FORU MUSEOEN SAREAK MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNEAN PARTE HARTUKO DU

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. ICOMek (Museoen Mundu Kontseilua) antolatzen du ekitaldi hori, eta urtero Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzen du, lurraldeko museoekin batera. Aurten ere efemeride hori ospatzen da, eta modu berezian. Foru erakundeak erakusketa birtual bat antolatu du, lurraldeko museo bakoitzaren pieza enblematiko, esanguratsu eta garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituena.

Hogeita hamar museok baino gehiagok objektuak eta piezak utzi dituzte erakusketa birtual honetarako, eta maiatzaren 18tik aurrera ikusgai izango da www.museoeneguna.eus plataformaren bidez.