Zinta Urdina


Iraupena: 2005eko urria - 2006ko urria

Zinta Urdina

2006ko udazkenean aurkeztu dizuegun erakusketa hontan, bidaiari lurrunontzien marrazki eta kartel sail bat daukagu erakusgai. Ipar Atlantikoa denbora gutxien zeharkatzeko nahiren ondorioz, Nabigazio Konpainia Internazionalen artean sortutako lehia aditzera ematen diguten irudiak.

Zinta Urdina, Atlantikoko ibilbidea arinen egiten zuten linea erregularreko bidaiari lurrunontziek jasotzen zuten saria zen.Zabal ezaguna den itsas simbolo hau, 1838. urtean du jatorria, Nabigazio Konpainia Trasatlanti-koek publizitate erakargarri giza sortu zutenean.Garai haietan, bidai trasatlantikoen merkatuan buru izateko nahia guztiz nabarmena zen eta konpainiek, gero eta barku arinagoak eta luxu handiagokoak uretaratzen zituzten.Hori de eta, ontzi sarituaren mastan ipiniko zen sari hau jasotzeak, arrakasta komertziala bermatzen zuen.

Sirius

Sirius: 1837. urtean eraikia Leithen (Eskozian). Zinta Urdina irabazi zuen aurreneko ontzia, 1838. urtean.

Hiru garai bereiz ditzakegu Zinta Urdinaren historian:

  1. Alboko paleten bidez higiarazitako lurrunontziak. 1838 – 1872 urte bitartean.
  2. Helize eta pistoi makinen bidez higiarazitako ontziak. 1872 – 1907 urte bitartean.
  3. Lau helize bidez higiarazitako turbinadun lurrunontziak.1907 – 1954 urte bitartean.

Lehia hontan baimendutako irteera guneak honako hauek: Europa aldean – Bishop’s Rock itsasargia, Scillyko britaniar irlak, Tarifako muturra eta Queestown. Amerika aldean ordea, Sandy Hook itsasargia eta Ambroseko itsasargia (biak New Yorketik gertu).