Euskal Herriko itsasgizon gorenak


Iraupena: 2007

Euskal Herriko itsasgizon gorenak

2007ko udazkenean aurkeztu genuen erakusketa, bizitzan zehar paper nabarmena izan zuten euskal nabigatzaile batzuen oroipenean da. Euskal itsasgizon hauen bizitzak eta ekintza gogoangarriak ezagutuko ditugu, hala nola Juan Sebastian Elkano eta bere munduko bira; Blas de Lezo, ilustrazio eta armagizon bikain izan zena; edo Andres de Urdaneta, lehenengo armagizon eta itsasgizon izan zena ondoren agustindar elizgizon bilakatuz. José Domingo de Mazarredo, Ignacio Maria de Alava, Cosme Damian de Churruca edo Ignacio de Olaeta Itsas Armada Garaiezinaren unerik distiratsuenak eta euren bizitza eman zuten hondamendi handienak ere bizi izan zituzten.

Erakusketa honetan, erakusgarri diren 27 itsasgizon zibil edota militarren bizitzak eta ekintzak ezagutzera emanez, Euskal Herriarentzako itsasoak izan duen eta duen esanahia da ageri.

Erakustaldia itsasontzien adierazpen grafikooz eta hauek nabigatu zituzten itsasontzien deskribapenez eta hauetariko batzuek parte hartutako batailen kontakizunez osatua dago.

Goiko irudian J. Francisco de Bodega y Cuadra agertzen da. Bere Plentziako senideek herriari Mentxaka parkea eta apazien etxea eman zioten.