Archives: Exposiciones

Magdalena-ren eraikuntzaren 100. urteurrena, ontziolan egindako azken ontzia. Butrón, P. de Asturias, Bonifaz-en naufragioak.

2019.rako denboraldirako erakusketa hondoratzei buruzkoa da, Aranzadiko bazkide diren Ana Benito eta Javier Mazpule antolatua.

Ana Benito eta Javier Mazpule Aranzadi, Zientzia Elkartearen eta Arkeolur elkartearen kide direnak, adituak dira itsas gaietan eta, bereziki, naufragioetan. Urteak daramate gai hori lantzen, Iturritxiki urpeko aztarnategiko (Getariako badia) jarduketa arkeologikoetatik, ‘Naufragios en la Costa Vasca: 1976-2016’ liburua argitaratu arte.

Gaur egun, 1900 eta 1975 bitartean gertatutako itsas istripuak ikertzen ari dira eta ezerezean gelditutako nabigazio horiek gogora ekartzeko antolatu dugu orain zabaltzen duten erakusketa hau.

Erakusketa honek oparo irudikatutako panelak ditu, naufragioaren kokatze mapekin batera eta, era berean, ezbeharretatik berreskuratutako objektuak nahiz itsas-bizimoduari loturiko beste elementu batzuk begi-bistan daude bitrinen barruan.

Erakusketa honen bitartez omendu nahi  da urperatutako tripulazio eta salbamendurako baliabide guztiak.

Plentziaren historia osoa kontatzen duen erakusketa izan zen, lehendabiziko bizilagunetatik. Honen inguruan dagoen bibliografia zabala kontutan hartuta, data garrantzitsuak ukitzen dituen edukia egiten saiatu ginen, informazio grafikoari lehentasuna emanez. Gure helburua Plentziako biztanle guztiek haren historia ezagutzearen garrantzia presente edukitzea izan da.

1916 – 2016

“Principe de Asturias” -en hondoratzea, garaiko trasatlantikorik handiena izanda,  zurrumurru eta kondairaz inguratua egon da betidanik, zoritxarra sortarazi zuten arrazoiengatik. “Titanic espainiarra” ezizenaz ezagututa ere, 1º Gerra Mundialaren aroan bizitzeak eragin zion, bai eta lehenago “Lusitania” eta “Titanic” itsasontzien hondoratzeak.  Prentsa anglosaxoiak gaia alboratu ondoren, naufragio hau nolabait ahaztu egin zen.

“Titanic”-aren antzera, “Principe de Asturias” itsasontzia urperaezintzat jotzen zuten, eta hura bezala garaiko pertsona dirudun eta famatu itsasoaren hondora eraman zituen. Baina baita bizi hobe baten bila zijoazen ehundaka inmigrantek azken arnasa eman zuten, zoritzarrez, gaur egun hemendik ez oso urrun daukagun irudia errepikatuz.

Erakusketa hau haiei eskainita dago.

PrincipeAsturiasTamanoReducido

“Principe de Asturias”-en maketa

“Principe de Asturias”-en maketa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ontziaren maketari buruzko bideoa hemen.

Inaugurazioaren bideoa hemen.

Roberto Hernández –ek egindako akuarelak.