Erakusketa iraunkorra

entrada1999ko urtarrilean, Plasentia de Butron Fundazioak museo hau zabaldu egin zuen Plentzia eta bere eskualdearen historiaren inguruko elementuak erakutsi eta berreskuratzeko asmoarekin.

Planta_02

Itsasontzien maketek nabigazioaren bilakaera erakusten dute. Ikusgai dagoen zaharrena XV. mendeko nao bat da. Galeoi, karga eta gerra ontziak honen ordezkoak izan ziren, oso inportanteak XVI eta XVII. mendeetan. XVIII. mendeak fragata, goleta eta bergantinaren -beste batzuen artean- agerraldia suposatu zuen. Aurrerago, XIX.an clipper arinak agertzen dira, eta mende horren amaieran, baporea hedatu egiten da, bela ontziak ordezkatuz. Itsas tipologiatik egindako ibilbidea XX. mendea eta garaiko merkantzia ontzi, bidaiari ferry eta petrolio-ontzi erraldoiekin bukatu egiten da.

Bergantin Plentzia

Plentzia  brigantina

Exvoto

Ofrenda

Buque Sierra Aranzazu

Sierra Aránzazu itxasontzia

Erakusten diren zenbait maketa exbotoak dira, normalean elizen bobedatan eskegitakoak. Helburu berbera daukate zenbait koadrok, zeinek ekaitz giroa islatzen duten. Beste batzuk oroigarri batzuk dira, tripulazio kide batek margotutakoak.

Solairu bietan Plentziako edo bertoko eskola nautikoan ikasitako marinelen argazkiak ageri dira. Horien artean esanguratsua da Nicolás de Olaguibel y Esnal, Plentzian jaiotakoa, armadore, bankari , merkatari eta XIX. medeko Bizkaiko politika eta ekonomiaren irudi nabarmena. Honek , aldi berean, ibilbide zaila eta arrakastatsua izan zuen, Bigarren Guda Karlistari afiliatuta egoteagatik.

Gainera, bigarren solairuan nabigazio tresna desberdinak erakusten dira. Batzuk nabigazio eta behaketarako erabiltzen ziren; prismatikoak, oktanteak, sextanteak, planisferioak, nabiesferak, bitakora, kompasa eta aliatua. Beste batzuk abiaduraren neurketetarako, korredera adibidez. Hauekin batera itsasontzien elementuak, timoi bat, ontziteria, kanpaiak, farolak eta abar.

Korredera

Korredera

Oktante

Oktante

Planisferio

Planisferio

Rosa nautikoa

Rosa nautikoa

Itsas dokumentazioa ordenantza eredu, nabigazio gutunak, izaera komertzialarekin, itsas egunerokoak, itsasbideak, pilotuen izendatzeak, itsasontzien argazkiak, astronomia eta nabigazio itunekin osatzen da.

Jenaro Urrutiak margotutato Hilario Gorordo

Jenaro Urrutiak margotutato Hilario Gorordo

2009ko uztailan, Jenaro Urrutia Olaran (Plentzia, 1893-Bilbao, 1965) plentzitarraren koadroa erakusketara gehitu egiten dugu. Margolari hau herriko lehenengo artista esanguratsua izan zen. Haren heziketa Bilboko Arte Eder eta Ogibideko Eskolan hasi zeun, beranduago Paris eta Erroman ikasten jarraitzeko.

Urrutiak Plentziako itsasadarra, plazak, kaleak, eraikinak eta garaiko pertsonaiak irudikatu zituen. Kasu honetan, Hilario Gorordo Artaza (Itsas Merkataritzako Kapitaina eta Plentziako alkatea 1916 eta 1921 artean), aipatutako koadroan ageri da.