
Altxor ahaztuak
“Altxor ahaztuak” Plentziarekin zerikusia duen baina oraindik ezezaguna den historia duten objektuei eskainitako erakusketa da. Plentziako Titanic-aren hondoratze misteriotsua, ibaian aurkitutako erromatar txanponak, Jenaro de Urrutia Plentziako artista margotutako italiar neska baten erretratua… 10 objektu, 10 istorio ezezagun.

1998-2018: 20 urte. Museoaren 20. urteurrena. Plentziaren historiari buruzko alde baterako erakusketa
Plentziaren historia osoa kontatzen duen erakusketa izan zen, lehendabiziko bizilagunetatik. Honen inguruan dagoen bibliografia zabala kontutan hartuta, data garrantzitsuak ukitzen dituen edukia egiten saiatu ginen, informazio grafikoari lehentasuna emanez. Gure helburua Plentziako biztanle guztiek haren historia ezagutzearen garrantzia presente edukitzea izan da.