2023ko maiatzaren 20a. 25. urteurrena ospatzeko egun nagusia

Larunbata, maiatzak 20, gure museoaren 25. urteurrena ospatzeko egun nagusia izango da.

Horretarako, hurrengo jarduerak programatu ditugu. Jarduera batzuk aldez aurretik erreserbatu behar dira (museora edo Plentziako Turismo Bulegora deituz edo idatziz).

11:30 Rally historikoa

Ezagutu Martin de Plasencia kapitainaren abenturak, gainditu froga historiko guztiak, aurkitu altxorra ezkutatu zuen lekua eta lortu saririk onenak. Publiko guztientzako jarduera, irteera museotik

18:00-etatik aurrera. Plentziako artea kalean

Museoaren ingurua aire zabaleko arte-erakusketa bihurtzen da. Museoak kalera ateratzen du Plentziako Udalaren pintura bildumaren zati bat, artearen bidez hiribilduan zehar ibilbide historiko bat egiteko.

17:45 Museoaren alde ezkutua

Museoa ez da begi hutsez ikusten dena bakarrik. Ezagutu pieza baten ibilbidea erakusketara igaro aurretik edo Plentziako ezagutza historiko guztia non ezkutatzen den.

Bisita gidatuak museoaren biltegira eta Plentziako Udal Artxibo Historikora. Emanaldiak: 17:45 / 18:45 / 19:45 / 20:45

Izen emateak: Turismo bulegoan edo museoan

22:00 Geu(r)era

Dantza bertikaleko ikuskizuna eta bideomapping-a. Eleiz Enparantzan.

23:00 El museo de noche: historias de Plentzia

Museoak gauez irekitzen ditu ateak. Bisitatu museoa Plentziako kapitainen eta bitxikerien kontakizun historikoen bidez.

Emanaldiak: 23:00 (erderaz) 23:00 (euskeraz) 24:00 (erderaz)

Izen emateak: Turismo bulegoan edo museoan.

 

      Â