Plentziako historia

Escudo Plentzia Piedra

Plentziako armarrian, olatu batzuen gain, bai branka aldean, bai popa aldean, gazteluak daramatzan XV. mendeko itasontzi bat azaltzen zaigu. Aparailu, maspreza eta gabiak dituena trinketa mastan eta masta nagusian. Itasontziaren gain, zortzi puntatako artizar bat eta bi ezpata azaltzen dira, Placentiak, Bizkaiko Jaunaren ontzidiari egindako ekarpenaren adierazgarri gisa. Trinketa eta masta nagusia gurutzean bukatzen dira eta hauetan daramatzan banderatxoek, bai Placenciakoa, bai Bizkaikoa zela adierazten zuten.

grabado Delmas

Plentziako bista 1865. urtean J. E. Delmasek egindako litografia.

Eskualdean Erdi Aro aurreko garaiei buruzko lekukotza gitxi dagoz. Paleolitiko aroko tresnak eta tresneri bakan batzuk, eta erromatarren garaiko txanponak, merkataritza jardueren aztarnak seguruenik.

Lope de Arok sortu zuen Plentzia, Gaminiz auzoan 1236. urtean. Izan ere, jatorrizko izena, Plasencia de Butron izan zen. Geroxeago, Diego Lope de Harok Logroñoko Forua aitortu zion,1299. urtean. XI. mendetik aurrera uriaren izena agertzen da tratatuetan, nabigazio liburuetan eta mapetan. Oso bitxia da horien egileek uriari emoten dioten izenak.

Uria sortu zenetik jarduera nagusiak izan ziren itsasoa eta arrantza. Ordutik zeukan balea arrantzatzeko eremua ezagututa. Marinelen jarduera nagusiak izan ziren kabotajea eta Bizkaiko Itsas Golkoan burdinmea garraiatzea, baita itsas zabaleko nabigazioa. Izan ere, benaquera itsasontzi kopuru handia zegoen Plentzian.

XIX. mendetik aurrera, gerrateen eraginez, Ingalaterrarekin, Konbentzio Gerra eta Karlistaden eraginez, Plentzian erroldaturiko itsasontziak ia desagertu ziren. Orduan, Plentziako marinelek beste portu batzuetako ontzietan erroldatu ziren; Andaluzia, Ingalaterra, Karibe eta Filipinetako merkataritzan jarduteko.

Nabigazio arloko eremu guztietan agintea zuen Plentziako marinelen San Pedro  Kofradiak. Bertan batzen ziren Barrika, Sopelana, Lemoiz  eta Gorlizeko marinelak. Ordenantza zaharrenak 1524. urtekoak dira eta 1870. urterarte iraun zuen jardunean.

Kofradiak bultzatu zuen Plentziako Nautika Eskola, 1933. urterarte zabalik egondakoa.

XX. menderarte iraun zuen Eskualdeko Epaitegiak, Aduanak eta Itsas-Komandantziak.

Uriaren sorreratik ezagutu egin dira ontziolak. Bertoko mendi eta basoak aberatsak ziren, egur asko eta  kalitate onekoa eskaintzen zutelarik. Gaur egun, Astillero izena daraman enparantza da horren lekuko. XIX. mendean Delmasek egindako irudian agertzen da testigantza hori. Baina, Bigarren Karlistaden ondorioz, XIX. mendearen azken urteetan, desagertu egin ziren.

Itsasadarrak sekulako garrantzia izan du itsasgintza garatzeko. Horren adierazle dira  Ramon Basterra olerkariak idatzitako gorespenak.

Kanpoko barraderaren eraiketak XX. mende hasieran, itsasadarraren biderapenak eta Itsas Osategiko errepideak, gehitu dute sakontasunaren arazoa, eta lehengoko taxuketa topografiko guztia gutxitu eta aldarazi egin dute.

vista_plentzia1   vista_plentzia4