Ternua: baleontzien aztarnak eta Plentzia -Plasentiaren arteko senidetze akordioa.

TVE-talde bat Ternuara eta Plasentia-ra bidaiari buruzko dokumental bat filmatzen ari da .  TVE-taldeak Plentzia eta gure museoa bisitatu ditu dokumentaleko partea bat filmatzeko.

     

        

Joan den ekainak Plasentia (Ternua, Kanada) eta Plentziaren arteko senidetze zeremonia ospatu zen.

Honela bi udalen artean parekatzeko protokolo ofiziala bukatu da.

Bost bat mende dira euskal baleazaleak Ternua eta Labradorreko kostaldean lehorreratu eta euren izenak ezarri zituztela bertan. Baina berrogeitik gora leku-izen haietatik gehienak galdu egin dira eta egungo toponomian hiri bakarrak segitzen du jatorrian ipinitako izenarekin: Placentiak, Avalon penintsulan, Ternua eta Labradorreko probintzia kanadatarrean. Izen hori, Plentzia euskaldunaren tokiko historialari den Sabino Laucirikak, ikertu eta elkarren arteko lotura ezarri zuen. 1540an ipar portu hartara iritsi ziren euskal arrantzaleen urratsak segitu du geroztik. Placentia Ipar Amerikako euskal kolonia garrantzitsuena izatera heldu zen, eta eskualdeko hiri nabarmenena, euskal marka horren lekukotasun idatzi gutxi ailegatu bazaigu ere, tartean jatorri plentziarrekoa zen Domingo Ibargarayrena. Herriak hondartzatxo bat ere badu eta ikurrin batzuk aireratzen ditu, eta bere hilarrietako batzuetan euskal hitzak ere topa daitezke.

Plentzia-ko Udalaren aldetik  alkatea, David Crestelo, eta zinegotziak Zutoia Azurmendi, Keltse Macías eta Txelu Gómez joan ziren ekitaldira. Ekitaldira “Baleontzietako oinatz atzean” espedizioko bidaiariak joan ziren ere, zeinen itsasontziak eskala Plasentia-ko badian egin zuen. Espedizioko informazio gehiago Roge Blasco-k egindako elkarrizketa, Radio Euskadin (audio hemen).

Ekitaldi oso hunkigarri zen, eta kolaborazio-etapa bat hasteko gogoarekin bi udalen aldetik .