Maiatzak 18: Museoen Nazioarteko Eguna 2017

Maiatzak 18aren inguruan eta 1977 urtetik,  Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1977az geroztik, ICOM-ek Museoen Nazioarteko Eguna antolatu ohi du, nazioarteko museoen komunitatearentzat une berezia bilakatu dena. Ospakizunean parte hartzen duten museoek Museoen Nazioarteko Egunerako proposatutako gaiarekin bat datozen ekintzak eta jarduerak eskaintzen dituzte maiatzaren 18aren bueltan, bere publikoekin konektatzen dituzten eta gizartearen eta bere garapenaren zerbitzura dauden erakundeak direla gogorarazten duten ekimenak bultzatzeaz gain.

Aurten, Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan lelopean antolatu da. Museoa iraganeko historia eta gertakizun lazgarriekin bakezkoak egiteko elementu gisa aldarrikatzen du gai honek, bere bitartekari izaerari erreparatuz eta interlokutore ezberdinen arteko elkarrizketaren bultzatzaile den heinean.

Gure museoan:

Bisita gidatuak aurretiko eskaerarekin (dohainik). Ordutegia: Webgunean begiratu

Erakusketa:

Príncipe de Asturias”-en hondoratzearen 100. Urteurrena 1916 – 2016”

 

Hemen Bizkaiko museoen egitaraua duzu.