
Aldi baterako erakusketa: Historiaurrea Uribe Kostan
Ba al zenekien historiaurreko 70 aztarnategi baino gehiago daudela Uribe Kostan? Ba al zenekien Homo neanderthalensis Iberiar Penintsulako aire zabaleko aztarnategi bakarra dugula? Ikasi nahi duzu nola bizi ziren, zer fauna zegoen edo nola egiten zituzten beren tresnak duela 300.000 urte baino gehiagotik gure lurretan? Maiatzaren 7an, Plentziako Butroeko Plasentia museoan, 2022 osoan zehar egingo den aldi baterako erakusketa berria

Aldi baterako erakusketa 2021: Nabigazio-tresnak
Mendeetan zehar nabigatzeko tresnen eta tekniken historia: eguzki-harria, astrolabioa, oktantea, sextantea, lerragarria, karta nautikoak, irrati-posizionamendua, GPSa.

Aldi baterako erakusketa: Plentziarekin zerikusia duten itsasontziak
Magdalena-ren eraikuntzaren 100. urteurrena, ontziolan egindako azken ontzia. Butrón, P. de Asturias, Bonifaz-en naufragioak.

Bizkaiko Golkoan hondoratzeak
2019.rako denboraldirako erakusketa hondoratzei buruzkoa da, Aranzadiko bazkide diren Ana Benito eta Javier Mazpule antolatua. Ana Benito eta Javier Mazpule Aranzadi, Zientzia Elkartearen eta Arkeolur elkartearen kide direnak, adituak dira itsas gaietan eta, bereziki, naufragioetan. Urteak daramate gai hori lantzen, Iturritxiki urpeko aztarnategiko (Getariako badia) jarduketa arkeologikoetatik, ‘Naufragios en la Costa Vasca: 1976-2016’ liburua argitaratu arte. Gaur egun, 1900 eta

1998-2018: 20 urte. Museoaren 20. urteurrena. Plentziaren historiari buruzko alde baterako erakusketa
Plentziaren historia osoa kontatzen duen erakusketa izan zen, lehendabiziko bizilagunetatik. Honen inguruan dagoen bibliografia zabala kontutan hartuta, data garrantzitsuak ukitzen dituen edukia egiten saiatu ginen, informazio grafikoari lehentasuna emanez. Gure helburua Plentziako biztanle guztiek haren historia ezagutzearen garrantzia presente edukitzea izan da.

“Príncipe de Asturias”-en hondoratzea 100. urteurrena
1916 – 2016 “Principe de Asturias” -en hondoratzea, garaiko trasatlantikorik handiena izanda, zurrumurru eta kondairaz inguratua egon da betidanik, zoritxarra sortarazi zuten arrazoiengatik. “Titanic espainiarra” ezizenaz ezagututa ere, 1º Gerra Mundialaren aroan bizitzeak eragin zion, bai eta lehenago “Lusitania” eta “Titanic” itsasontzien hondoratzeak. Prentsa anglosaxoiak gaia alboratu ondoren, naufragio hau nolabait ahaztu egin zen. “Titanic”-aren antzera, “Principe de Asturias” itsasontzia

Gogoan: gure itxasoan galdutakoen itxasontziak
Roberto Hernández –ek egindako akuarelak. Plencia Lupita Gobeo Cartel Cartel

Itsas esploratzaileak
Plasentiako Portuaren plano kartografikoa Kanadako ekialde kostaldean, James Cook-ena. 2008ko erakusketa marinel esploratzaileen ingurukoa izan zen. XI. Mendetik XX-ra doan ibilbide kronologikotik abiatuta, bederatzi pertsonairen bizitzak azaltzen ditugu, guztiak famatuak itsasaldi desberdinetan aurkikuntzak egiteagatik. Horien artean, Leif Erikson vikingoa, zeina esaten denaren arabera, amerikar kostaldera Colon baino bost mende lehenago ailegatu zen; James Cook, zeinak urte pila bat eskeini zion

Euskal Herriko itsasgizon gorenak
2007ko udazkenean aurkeztu genuen erakusketa, bizitzan zehar paper nabarmena izan zuten euskal nabigatzaile batzuen oroipenean da. Euskal itsasgizon hauen bizitzak eta ekintza gogoangarriak ezagutuko ditugu, hala nola Juan Sebastian Elkano eta bere munduko bira; Blas de Lezo, ilustrazio eta armagizon bikain izan zena; edo Andres de Urdaneta, lehenengo armagizon eta itsasgizon izan zena ondoren agustindar elizgizon bilakatuz. José Domingo de

Gure nabigatzaileen itsasontziak
2006ko erakusketa bela-ontzi, bapore zein mistoen margoz osatuta zegoen. Barku guztietan Plentzia zein inguruko marinelak bidaiatu zuten. Bizkargi Mendi, Malaspera, Algorta, Carasa, Altagracia, Cabo Palos edo Dolores Romano, beste askoren artean, Museoko behin -betiko erakusketan zeuden hainbat objektuekin batera agertzen ziren; zenbait ankla, sextante eta oktanteak, nabigazio gutunak edota barkuen kanpaiak.