Denboraldirako erakusketaren inaugurazioa. XX. urteurrena

Plentziako historia eta itsas jardueraren inguruko zenbait erakusketa eta publikazio egin ditugu, baina Plentziaren historia osoa kontatzen duen erakusketa falta zela ikusten genuen, lehendabiziko bizilagunetatik. Honen inguruan dagoen bibliografia zabala kontutan hartuta, data garrantzitsuak ukitzen dituen edukia egiten saiatu gara, informazio grafikoari lehentasuna emanez. Gure helburua Plentziako biztanle guztiek haren historia ezagutzearen garrantzia presente edukitzea da.