Aldi baterako erakusketa: Historiaurrea Uribe Kostan

Maiatzaren 7an, Plentziako Butroeko Plasentia museoan, 2022 osoan zehar egingo den aldi baterako erakusketa berria estreinatuko da. Uribe Kostako eskualdean historiaurreari eskainitako erakusketak lehenengo areto osoa hartuko du eta 12 beira-arasa oso eta jatorrizko tamainako trikuharri baten erreprodukzio bat izango ditu aretoaren erdian.

Erakusketa Plentziako Udalaren eta Edestiaurre Arkeologia Elkartearen laguntzarekin egin da, beira-arasetan ikus daitezkeen erreprodukzioak eta ezagutza erraztu dituzte, oinarri zientifikoa duen erakusketa bat sortu ahal izateko.