1998-2018: Plasentia de Butrón Museoaren 20. urteurrena

Aurten Museoaren 20. urteurrena ospatzen dugu.

“PLASENTIA DE BUTRON FUNDAZIOA MUSEOA”-ren helburuak “ontzi maketa, nabigazio tresna, gutun nautiko, artelan, liburu, artxibo, dokumentazio eta Historiarekin erlazionatutako objektuen eskuratze, bilketa, mantentze, kontserbazio eta erakusketa dira. Gainera, Butroiko Plasentia eta haren eskualdearen garrantzia historia hedatzen duten ikasketa, kurtso, hitzaldi, edizio eta edozein jarduera sustatzen ditu”.

Helburu hauek betetzen saiatu gara, gure borondatezko jarduerak ezartzen dituen limiteak kontutan hartuta. Museoaren sorreratik pasatu diren 20 urte hauen ondoren, esan dezakegu helburuak betetzen ari direla. 55.000 bisitari baino gehiago, 100 bazkide, 1.100 objektu inbentarioan eta 22 publikazioek hala erakusten dute, bai eta urte hauetan zehar Patronatuaren Juntak osatu dituzten 25 pertsona baino gehiagok. 2018-rako denboraldirako erakusketa hau da:

Plentzia, 402.018 urteko historia

Plentziako historia eta itsas jardueraren inguruko zenbait erakusketa eta publikazio egin ditugu, baina Plentziaren historia osoa kontatzen duen erakusketa falta zela ikusten genuen, lehendabiziko bizilagunetatik. Honen inguruan dagoen bibliografia zabala kontutan hartuta, data garrantzitsuak ukitzen dituen edukia egiten saiatu gara, informazio grafikoari lehentasuna emanez. Gure helburua Plentziako biztanle guztiek haren historia ezagutzearen garrantzia presente edukitzea da.

                   “Izan ginelako gara, garelako izango gara”